XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaltzaindian Sartze Itzaldia.

Jaun Euskaltzaña, Jaun Andereak, Orain bi milla urte, nere sorterrian, orduango Akitanian, erabiltzen zan izkuntza bat, euskeraren aidea zana.

Ospe aundiko jakintsu batzuek, guzien gañetik Wilhelm von Humboldt, Achille Luchaire eta Hugo Schuchardt'ek, au erakutsi dute.

Argatik batzuetan nere buruari esaten diot nere arbaso zarrenak ez balute beren izkuntza galtzera utzi, ez nuela ainbeste lan egin bearko euskeraren ikasteko.

Bañan ura ain ziurra al da?.

Agian ez nuen aurdanik tokiko izkuntza ikasiko.

Badira Euskeldun batzuek euskera ez dakitenak.

Egia da ordañez badirala erdeldun batzuek euskera ikasi dutenak, bai'ta ere irakasten dutenak.

Euskaltzaindiak Bordele'tik bere gana deitu nau.

Biltzar jakintsu eta agurgarri onek badaki zenbat atsegin erabazi orrak egin didan, eta zenbatez aunditzen nauen nere begien aintzinean.

Zergatik Bordele'tik? Zergatik ni?.

Lenbizikoz, Bordele da Akitania'ko iri nagusia; eta Akitania'ren eta Euskel-erriaren artean aldi zarrenetan zegoen bizizko eta izkuntzazko lokarria aitatu degu.

Gero, Bordele'ren izena ageri da euskerazko liburu zarrenean, Linguae Vasconum Primitiae deitzen danean.

Aren egilleak, Bernard Dechepare'k, eskeñi zion Bordele'n egoten zan adiskide bati, Bernard Lehete'ri: .

Bordele'n argitaratu zan Axular aundiaren Gueroa.

Bordele'ko Ikastegi-Nagusi'an euskeraren eta bere edergarrien lenbiziko erakustea Grantzia'ko agintariak erabaki zuten.

Beraz Bordele eta euskera zerbaitek elkartzen ditu.

Ala, Euskaltzaindiak Bordele'tik norbaiten deitzea ez zan bidegabekoa.

Bañan zergatik ni ninduen autu?.

Académie deitzen dan jakindun batzar bakoitzak onetsi eta bere gaña deitu oi dituenak zein dira?.

Bide dan bezela lan eder batzuek bere biotzeko izkuntzan izkiriatu dituztenak.

Egiaz iduritzen zait Académie Française dalakoak aspaldi autu eta doitu zituela bizpairu gizon, naiz ez zuten lan ederrik edozer izkeraz izkiriatu.

Bañan soldado-talde asko beren mendekoak izan zituzten; ospe aundiak inguratzen zituen, erria salbatua zutelako.

Oraintxen ez da iñor, ez eta ezer olakorik.

Mintzatu gaitezen irri egin gabe!.

Euskeraz izkiriatu dedana gutxi gutxi da: itzaldi bat, Biarritze'ko Eusko-Ikaskuntzen zazpigarren Biltzar-Nagusian egin nuena, Bernard Dechepare kobla egille aundiaz.